INFORMAZIO ITURRI ALTERNATIBOAK
Gune honen bitartez erabiltzaileak, aldez aurretik erregistratu ondoren, hainbat gairen inguruan (immigrazioa, gatazkak, krisi humanitarioak, ingurumena eta abar) edo herrialde desberdinen errealitatearen eta egoeren inguruan informazioa lortzeko iturri alternatiboetara sarbidea izango du.
Gurekin lan egin nahi baduzu bete ezazu erantsita dagoen fitxa, eta bidali hurrengo elektroniko helbidetara: euskadi@fundeso.org. Bertan harremanetarako helbide elektronikoa emango diguzu kontsultak eta Iturri gisa azaldu nahi duzun eremuak zentralizatu ahal izateko.
Horregatik, zure erakunde edo entitateak gure web orrian Iturri Alternatibo gisa azaldu behar du bereziki hurbilekoak zaizkion gaien inguruan, bai burutzen duen lan arloen barruan, bai presentzia duen herrialdeen edo bereziki ezagutzen dituen herrialdeen inguruan.
Hainbat adibide edo aukera: herrialde jakin batera doan kazetari bat herrialde hori aipatu duen erakundearekin harremanetan jartzen da eta erakundeak herrialde horretan duen proiektu edo jarduera bisitatzen du; kazetari batek “mendebaldekoa ez den” ohitura edo tradizio baten inguruko galderak egiten ditu errealitatearekin errespetu gehiago erakusten duen informazioa eskaintzeko; immigrazioarekin zerikusia duen gaurkotasunezko informazio, gertaera edo ekintza baten aurrean iritzi/erantzun desberdinak eskatzen dira;
Hauek sistemak dituen aukeren adibideak besterik ez dira, informazioa eskatzea bakarrik izan liteke edo elkarrizketa bat egitea ere bai.
FUNTZIONAMENDUA
- 1º. Kazetariak edo Komunikabideak, gure zerbitzuan aldez aurretik erregistratu ondoren, kontsulta, galdera edo eskaera egiten du gure web orriaren bitartez.
- 2º. Kontsulta edo eskaera hori, egindako galderaren edo gaiaren arabera, egokia den erakundeari edo entitateari bidaltzen zaio eta batek baino gehiagok ere jaso dezake, kontsulta edo eskaera nolakoa den kontuan hartuta. Erabiltzaileak bi aukera ditu: web orrian azaltzen den zerrendatik interesatzen zaion Informazio iturria zuzenean zein den jar dezake edo bere kontsulta oro har bidal dezake. Edonola ere, FUNDESO elkarteak bideratuko du kontsulta Informazio iturri gisa egokiena den entitateari edo entitateei helaraziz.
Kontsulta entitate laguntzaileak berak emandako helbide elektronikora bakarrik bidaliko da..
- 3º. Entitate laguntzaileak kontsulta edo eskaera jaso ondoren hasiera batean astebeteko epea du erantzuna emateko, baina epea kontsultaren araberakoa izan daiteke eta, jakina, entitatearen erabilgarritasunaren araberakoa, eta horren inguruan erabiltzaileari aldez aurretik jakinarazi zaio.
- 4º. Kontsultaren erantzuna behar bezala jaso ondoren, eta gai zehatzegia edo ez egokia ez bada, web orrian eskegiko da KONTSULTAK gunean, informazioa partekatu dadin..
KONPROMISOAK
Iturri Alternatibo gisa laguntzen duen entitate edo erakundeak bere esperientzia eta ezagutzak gure web orriaren erabiltzaileen esku jartzeko konpromisoa hartzen du zerbitzu honen barruan egindako kontsultei erantzunez. Lankidetza hau entitateak ahal duenaren araberakoa izango da eta beti ere entitateak bere helburuekin bat datozen kontsultei edo eskaerei erantzungo die. .
Gurekin lan egin nahi baduzu bete ezazu erantsita dagoen fitxa eta bertan harremanetarako helbide elektronikoa emango diguzu kontsultak eta Iturri gisa azaldu nahi duzun eremuak zentralizatu ahal izateko.
Helburua gizarte diskurtso errealago bat egitea da eta kazetaria, bere aldetik, Sentsibilizazio eta aldaketaren eragile bihur dadila.
16/03/2011 - 16:08:47