BBK Gizarte Ekintza
BBKren Gizarte Konpromisua baztertutako taldeen beharrei erantzutako sortu da, finantza arloan nahiz laguntza mailan. Gure gizartean aldiro gertatzen diren aldaketen ondorioz, hala nola, garapen ekonomiko-soziala, immigrazioaren hazkundea, eta emakumeak lan-merkatuan sartzea, besteak beste, BBKren Gizarte Ekintzak inguruak ezarritako beharrei erantzuten dion gizarte-jarduera sistema bat du.
BBK Gizarte-ekintzaren jardueren artean hauek daude: borondatezko langileak eta asoziazionismoa, garapenaren aldeko lankidetza, bidezko merkataritza eta immigrazioa. Bolunta agentziaren bitartez zerbitzu osoa, doakoa eta kalitatekoa eskaintzen die irabazi-asmorik gabeko entitateei, boluntarioei eta borondatezko lanean hasi nahi duten guztiei.
BBK Gizarte-ekintzak beste arlo hauetan ere lan egiten du: helduak, haurtzaroa eta gazteria, emakumea, lehen sektorea, mendekotasuna, ezgaitasuna, gaixotasuna eta gizartetik baztertzeko arriskua dutenak.
Informazio gehiago web orrietan .
24/01/2011 - 16:46:45