ON LINE IKASTAROA: KOMUNIKAZIOAREN ERRONKA BERRIAK

Castellano - Euskera


Edukiak

Zer ikasiko duzu

  • Garapenerako Komunikazioaren oinarrizko printzipioak.
  • Nola bihur zaitezke Sentsibilizazio eta Garapenerako Agente.
  • Iparraldea eta hegoaldearen arteko harremanekin zerikusia duen albistea nola tratatzen den aztertu, bereziki migrazio eta gatazkak azpimarratzen dituzten albisteak.
  • Albistea tratatzerakoan ohitura onak eta txarrak.

Moduluak

I. Modulua

- Sarrera.

- Ezagutza eta oinarrizko kontzeptuak.

- Komunikazioaren papera Garapenean.

- Komunikatzaileak hezkuntza eta sentsibilizazio agente gisa.

 

II. Modulua

- Iparraldearekin eta hegoaldearekin zerikusia duen albistearen analisi kritikoa, eta bereziki migrazio eta gatazkak azpimarratzen dituzten albisteak.

- Albistea tratatzerakoan ohitura onak eta txarrak.

 

III. Modulua

- Aldizkari birtualaren argitalpena: ikasleen esku dagoen eta seihilekoa den Hablemos diferente (Desberdin hitz egin dezagun) aldizkari elektronikoaren edukiak aukeratu, landu, editatu eta maketatu. 

 

 IV. Modulua

- Azken lana egin eta aurkeztu: kazetaritza arloko lana izan daiteke, ikerketa-lana, proposamena edo proiektua, edo bestelako formaturen bat, tutorearekin aldez aurretik hitzartutakoaren arabera.

  • Ikastaro hau dohainik da.
  • Kazetaritza edo Komunikazioaren beste adarrak ikasten ari direnentzat, komunikabideetako profesionalentzat eta gai hauen inguruan interesa duten guztientzat da.
  • Ikastaroaren iraupena ikasle bakoitzaren araberakoa da, baina gutxienez 60 orduko lana eskatzen da ikastaro osoa garatzeko eta baliatzeko.
  • Tutore bat izango duzu eta posta elektronikoz ikastaroa aurrera eramaten lagunduko dizu.
  • Ikastaroa zeuk nahi duzunean hasiko duzu, eta zure erritmoaren eta ordutegiaren arabera moldatuko duzu.
  • Azken lana egin eta aztertu ondoren ikastaroaren diploma jasoko duzu parte hartu eta baliatu duzula adieraziz.

Izena emateko bidali eskaera-orria helbide honetara: educa.eusk@fundeso.org ; eta zure erabiltzailea eta pasahitza bidaliko dizkizugu ikastaroa hasi ahal izateko.

 

Ikastaroa oraindik ez dago jardunean.

 


31/01/2011 - 15:58:43