Mugikortasunaren Kazetaritzako IV. Saria
Bilboko Udalak eta Real Automovil Club Vasco-Navarro klubak, AXAren babespean, Mugikortasunari buruzko Kazetaritza Sariaren laugarren edizioa abiarazi dute. Bi erakunde horiek antolatu dute jardunaldi hori azken urteotan Bizkaiko hiriburuan.
Kazetaritza-lanen gai nagusiak Mugikortasuna izan beharko du, eta bereziki horrek herritarrekin duen harremana. Sari honetan parte hartuko duten lanek gai nagusiarekin lotura duen edozein alderdi garatu ahal izango dute: garraioa, bide-segurtasuna, hiriko trafikoa, arazoak eta konponbideak, etab.
Lanak 2010eko urriaren 15a arte aurkeztu ahal izango dira, egun hori barne, jarraian ageri den helbidean:
Kazetaritza Sariaren Idazkaritza Teknikoa (Grupo Nahise)
Nafarroa kalea 6, 6.solairua, 4. Saila
48001 Bilbo
Informazio gehiago web orri honetan.
23/07/2010 - 12:34:17