Nortzuk gara?

Garapen Iraunkorrekorraren Fundazioa (Fundeso) GKE akonfesionala, apolitikoa eta independentea da, 1955. urtean sortutakoa.

Urte hauetan Fundesok, emaile pribatu eta publiko askori esker,35 milioi euro baino gehiago bideratu ditu garapen integral eta iraunkorreko proiektuak burutzeko  Amerika Latinoko, Afrikako eta Asiako 27 herrialdetan; era berean, garapenarekin lotutako gaien inguruan Espainiako gizartea hezteko eta sentsibilizatzeko proiektuak sustatu ditu, eta immigranteei arreta zuzena emateko programak bultzatu ditu.

Zeregina

Afrikaren, Asiaren eta Amerika Latinoaren garapen ekonomikoari eta sozialari lagundu, behar gehien duten komunitateetan bizi-kalitate hobetzeko, beti ere tokiko erakundeei emanez protagonismoa.   

Espainiako gizartea mobilizatu, aldaketa sozial globalean paper protagonista bere gain har dezan, erantzukizun sozial korporatiboaren, immigrazioaren eta ingurumenaren garapenaren erronkei erantzunez.

Ikuspegia

Gizarteko sektore guztiak sustatu, bai Espainian eta bai garapen bidean dauden herrialdeetan ere, gizarte zibileko erakundeak ahalik eta gehien indartuz garapen integralaren, eraginkorraren eta iraunkorraren ardatz gisa.


Printzipioak

- Ordezkatzaile izatea: Gure lanaren xede diren herrialdeetako erakundeei  laguntza eta indarra eman, inoiz ere ez ordezkatu.

- Erantzukizuna banatu: Mundu industrializatuaren eta garapen bidean dagoen munduaren artean dauden gero eta desberdintasun handiagoei guztion artean konponbide dinamikoak eta irudimenezkoak bilatu. 

- Osagarritasuna: Edozein konponbide iraunkor itun sozial estrategikoen eskema baten barruan sartu behar dira, sektore sozialaren eta sektore pribatuaren artean, bai Iparraldekoen eta bai Hegoaldekoen artean.

Jarduera eremuak

Garapen programak Afrikan, Asian eta Amerika Latinoan
Produkzioa garatu
Ingurumena garatu
Azpiegiturak garatu

Hezkuntza, sentsibilizatze eta boluntarioak sustatzeko programak
Baloreetan hezi
Sentsibilizazioa eta kontzientzia hartzea
Boluntarioak sustatzea

Gizarte esku-hartzeko programak
Aldi bereko garapena
Immigranteak hezi eta sustatu
Laneratze- gizarteratzea
Kultura-sustapena


31/03/2011 - 19:44:50