2010 Elkartasun agenda
Mundu globalizatu batean, banakotasuna eredu bihurtu dela dirudien mundu honetan, herri indigenek taldean elkarrekin bidea egiteko modu desberdina proposatzen digute, baina desberdintasuna eta banakotasuna errespetatuz.
Fundeso Euskadi elkartean leiho bat ireki nahi diogu mundu horri, pentsatzeko eta sentitzeko dauden modu desberdin horiei, protagonistak diren alderdi garrantzitsu horren eskutik, tradizioz ikusezinak baina aldi berean herri hauen lorpenetan oinarrizkoak izan diren horien eskutik. Emakume indigenez ari gara.
Emakume hauek emakume gisa garatu ahal izateko espazio bat exijitzen dute, herri indigenen eskubideen aldeko borrokarekin bat etorriz, tradizioak errespetatuz, baina marjinatzen dituzten ohiturak saihestuz.
Herrialde indigenen eskubideak aldarrikatzeko espazio espezifikoak sortu behar dira, eta emakume indigenak kanpoan uztearen aurka ere borrokatu behar da. 2010 Elkartasun agenda hau bide horretan hondar-ale bat besterik ez da, baina honi esker emakume hauen errealitatearen inguruan gehiago ezagutuko duzula espero dugu.
Gogoko izatea espero dugu
ESKATU (HEMEN) DOHAINIK GURE AGENDA 2010
18/10/2010 - 12:50:23